30 urte
Goizeko 11:15ean
Euskadi Irratiaren 30. urteurreneko kamiseten aurkezpena gaur goizean
Donostiako San Telmo Museoan izango da ekitaldia eta bertan, kamisetez gain, Euskadi Irratiaren 30 urteotako ibilbidea eta denboraldi berriak emango duenaren gakoak aurkeztuko dituzte.
-
Euskadi Irratiaren 30.urteurrena
Kukuxumuxuren laguntzarekin kamisetak egin dira Euskadi Irratiaren 30 urtemuga ospatzeko. Goizeko 11:15etik aurrera, SanTelmo Museoan aurkeztuko dituzte eta ekitaldi berean, prentsaurreko bat egingo da 30. urtemugaz eta denboraldi berriaz ere mintzatzeko.
Urte hauetan zehar EITBko euskarazko irratiaren alboan egon diren hainbat lagun ere bertaratuko dira. Prentsaurrekoan, besteak beste, honako hauek hartuko dute parte: Alberto Surio, EITBren Zuzendari Nagusia; Javier Torrontegui, EITB Irrati-Taldearen Zuzendari-Koordinatzailea; Felipe Juaristi, Euskadi Irratiko Zuzendaria eta Koldo Aiestaran, Kukuxumuxuren izenean.
Horiekin batera, Euskadi Irratiaren hainbat bidelagun ezagun egongo dira, besteak beste: Leire Olabarria txirrindularia; Mikel Odriozola atleta; Inaxio Perurena harrijasotzailea; Eli Pinedo, eskubaloi jokalaria; Mikel Orbañanos entrenatzaile eta arraunlaria; Josune Bereziartu eta Rikar Otegi eskalatzaileak, Axi Muniain surfista; Ander Vilariño kotxe gidaria eta Oinatz Bengoetxea eta Aimar Olaizola pilotariak.
Euskadi Irratiaren ikasturte berriko hainbat aurkezle ere egongo dira: MUSIKATEA saio berriko aurkezlea, Fermin Etxegoien; Manu Etxezortu, FAKTORIA saioko aurkezlea, eta Maite Artola, lantaldeko kide berria; Juan Garzia, MUSU MIN programa berriko gidaria; Jaime Otamendi, MEZULARIA irartsaioko aurkezlea, eta OILATEGIA irratsaioko Mikel Pagadizabal, Jon Iraola eta Ilaski Serrano.