Itxi

Ilargipean

Astelehenean 23:15ean

Zergatik ematen digu lotsa sexuaz hitz egiteak?

O.S.

Euskadi Irratia

Gure gizartean, sexualitatea “tabua” izan da urte luzez, eta hain barneratuta dagun kontua ezin dugulako gainetik kendu, Olatz Berastegirekinmintzatuko gara gaiaz.

  • Sexua eta lotsa

Gure kulturan, gure gizartean, sexualitatea 'tabua' izan da. Tabu izateak esan nahi du, horretaz hitz egitea gaizki ikusia dagoela. Txikitan, adibidez, sexualitateari buruzko hitzak esan edo galderak egitean, helduen erreakzioak oso xelebreak izan zitezkeen: Lotsatu, gu isiltzeko eskatzea, zigortzea, ez entzun izanaren itxurak egitea… beraientzat 'tabua' zelako eta sexualitateari buruz ez zekitelako gehiegi.


Gaur egun gauzak asko aldatu badira ere, sexualitateaz hitz egiterakoan koloreak ateratzen zaizkio bati baino gehiagori. Ez dira eroso sentitzen sexualitateaz hitz egiterakoan.

Guzti honi buruz arituko da Olatz Berastegi sexologoa, gaueko 23:15etan hasita, 'Ilargipean'.