Ilargipean
Ostegunean 23:15ean
Eskizofreniarekin bizitzen, osteguneko 'Ilargipean'
O.S.
Euskadi Irratia
Eskizofrenia bezalako buruko gaixotasun larri batek aurpegi asko ditu eta guztiei buruz hitz egingo dugu gaur gauean 23:15ean Xabier Lertxundi psikiatrarekin.
-
Eskizofrenia
Ia guztiok ezagutzen dugu eskizofrenia duen norbait .
Gurekin lan egiten duen hori, edo lanerako bidean egunero ikusten dugun hori, edo gure gela berean eskolan ibili zen hura. Agian ez dugu jakingo eskizofrenia duela, baina, ezagutu, ezagutzen dugu.
Izan ere ehun lagundik batek du eskizofrenia. Eta gutako edonork jasan dezake gaixotasun hori. Ia inor ez da eskizofreniarekin jaiotzen. Agian, egun batean, 'neuronek' estropuz egingo dute eta bizimodua hankaz gora jarriko zaizu.
Xabier Lertxundi psikiatrarekin “Ilargipean” gaueko 23:15etik aurrera gaia landuko dugu.