Itxi

Ilargipean

Astelehenean 23:15ean

'Errutina eta sexualitatea' asteleheneko 'Ilargipean' saioan

O.S.

Euskadi Irratia

Errutina eta sexualitateari buruz hitz egingo dugu gaurko 'Ilargipean' saioan Olatz Berastegi sexologoarekin. Sexuan errutina ez dela desiragarria sinestarazi digute. Baina, hori, horrela al da?

  • Ilargipean

Sexua eta errutina… bi hitz hauek elkarren ondotik doazenean, esanahi ezkorra hartzen diogu. Internet edo edozein aldizkarietan begiratuz gero, bi hitz hauen ostean, errutinak pasioa ezeztatzen duela eta antzeko kontuak irakurtzen ditugu. Eta ondoren etortzen dira errutina horretan ez erortzeko ematen dizkiguten aholkuak.
Baina, hain txarra al da errutina sexu harremanetan? Olatz Berastegi sexologoarekin hitz egingo dugu gaurko 'Ilargipean' saioan: Errutina eta sexualitatea.