Faktoria
Euskadi Irratian
'Faktoria'n gazteen alkohol kontsumoa hizpide
Horrez gain, goizeko 11:30etan, asteroko sukaldari deman, onddoak izango dira protagonista.
-
Gazteak kalean alkohola edaten. Argazkia: EITB
Goizeko 10etan jorratuko dute gaia eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatearekin hitz egingo dute, besteak beste. Izan ere, astebururo gazte asko joaten dira Elgoibarrera, eta bertakoak kezkatuta daude alkohol kontsumoak eragiten dituen arazoak direla eta.
Horren ostean, goizeko 11etan, liztor asiarraren gainean solastuko dira eta argitzeko kabi bat topatu ez gero, zer den egin beharrekoa argituko dute, besteak beste.
Eta 11:30etan, asteroko sukaldari deman, onddoak izango dira protagonista.