Itxi

Norteko Ferrokarrila

Norteko Ferrokarrila

Liztor asiarren dantza

G.R.

Euskadi Irratia

Erlauntzetako mehatxu handiena aurrez aurre.

  • Liztorrak

Norteko Ferrokarrilla erlategian izan da, Julian Urkiola Gizpuzkoako Erlezainen Elkartearen presidenteak gonbidatuta. Han erleak ikusi ditugu erlauntzetik irteteko beldurrez, liztor asiar asko zituztelako inguruan. Heriotza etxeko atean zain zegoen.

Liztor asiarra Bordeletik sartu zen Europan, seguru asko itsasontzi baten zamarekin batera, eta Frantzian zabaldu ondoren, guregana iritsi da. Erleak jaten ditu, eta erlezainak etsita daude arazoarekin. Gipuzkoan, adibidez, asko zabaldu dira, eta egoera larria da; gainera, albisteek diote Arabara ere iritsi dela liztorra. Gaur Julianek egoera horren berri eman digu.