Faktoria
Faktoria
Nola erditzen da gaur egun?
A.O.
Euskadi Irratia
Seme edo alaba baten erditzea, emakume orok sekula ahazten ez duen bizipena da.
-
Erditzea
Esperientzia gogorra inondik inora, baina haur jaio berriaren aurpegia ikusi orduko atariko beldur eta min guztiak zokoratzen dituena, ama guztien esanetan.
Haurrak mundura ekartzeko orduan emakumeak bizi duen trantze zail eta hori arindu eta goxatzea helburu hartu dute Zumarragako ospitalean, eta lau erditze gela berri zabaldu dituzte. Ama eta umekiaren segurtasuna, ongizatea eta erosotasuna hobetzearren, ezaugarri bereziak izango dituzte areto hauek: esate baterako, argi naturala eta mendialdea ikusgai duten gelak izango dira. Dilatazio orduak xamurragoak izan daitezen hidra-masaje bainuontzi banarekin hornitu dituzte eta orain arte bereizita zeuden dilatazio-aretoa, erditze-gela eta jaio osteko espazioa gune bakar batean bateratu dituzte. Guzti horrekin, emakume bakoitzari arreta pertsonalizatuagoa eskaintzea lortu nahi dute Zumarragako ospitalean.
Faktorian Ainhoa Azpitarterekin hitz egin dute bertako emaginarekin, eta aldaketa hauek zein onura ekarriko dituen argitu ditu. Entzun elkarrizketa