Ilargipean
Astelehenean23.15ean
Emakumearen orgasmoaz 'Ilargipean' saioan
O.S.
Euskadi Irratia
Sexu harremanen momentu gorena… plazer handiena sentitzen den unea, bikoteko bi partaideek sentitu beharrekoa da.
-
Orgasmoa
Baina, askotan, emakumeek ez dute une horretaz gozatzen. Gaur, Ilargipean, emakumeen orgasmoari buruz hitz egingo dugu Amaia Vazquez sexologoarekin.
Fisikoki, emakumeak eta gizonak oso ezberdinak dira. Gizonezkoen erantzuna nabarmenagoa da, automatikoagoa. Emakumeetan, gorputza ondo ezagutzeak bere biziko garrantzia du. Ezinbestekoa da noiz, nola eta, batez ere, non ukitu jakitea orgasmora iritsi ahal izateko.
Gaur, Amaia Vazquez sexologoarekin, emakumeen orgasmoari buruz arituko gara 'Ilargipean'.