Norteko Ferrokarrila
Elhuyar Fundazioaren eskutik
Fisikari handi bat eta fenomeno harrigarri bat
Guillermo Roa
Euskadi Irratia
Javi Aizpurua fisikariak tunel-efektuari buruz hitz egin digu.
-
Tunela
Gipuzkoako fisikariek bi argitalpen handi egin zituzten joan den astean, bata Nature aldizkarian eta bestea Science aldizkarian. Biak fisika kuantikoari buruzkoak dira, eta biak tunel-efektuari buruzkoak. Norteko Ferrokarrilean Nature aldizkariko artikuluaren egileetako bat izan dugu, Javi Aizpurua CFM zentrokoa. Haren ikerketa, hain zuzen ere, tunel-efektua barrutik aztertzeko metodo bat da, argi baten kolore-aldaketaz baliatuta. Javirekin tunel-efektuari buruz hitz egin dugu, bai eta fisikako ikerketaren irudi publikoari buruz ere.
Gainera, Iñaki Leturiarekin egoteko denbora hartu dugu. Harekin hitzen jatorriez hitz egiten dugu, eta, oraingoan, omatidio hitza proposatu digu, intsektuen begi konposatuen begitxoetako bakoitzari ematen diogun izena. Bitxia benetan.