Euskadi Irratia
Faktoria
Arrautzak, zaborraren truke
X.U.
Euskadi Irratia
Noainen martxan jarri duten ekimenaren berri eman dute 'Faktoria' irratsaioan
-
Arrautzak
Lorenea izeneko zentroarekin lortu behar den proiektu da hau, Noainen bertan dagoen lorezaintza eta barazkigintza ekologikoaren udan zentroarekin. 30 familia inguru ari dira ekimenean parte hartzen.
Herritarren euren zabor organikoa edukiontzi berezi batzuetan uzten dute, eta egunero auzokide ezberdin batek zabor hau Loreneara eramaten du. Ordainetan, zentroan bertan dauden oiloen arrautzak jasotzen dituzte.
Duela 2 hilabete martxan jarri zuten proiektua, eta egunetik egunera biztanle gehiagok hartzen du parte bertan eta udalerri ezberdinak ere interesatu dira Noaingo ekimenean. Hurrengo astean Altsasu eta Zestoako udaleko teknikariak gerturatuko dira bertara.
Maria Agirre, ‘Faktoria’ko lankidea bertan izan da eta bertan bildutako hitzak antenaratu ditu irratsaioan. Entzun erreportajea