Amarauna
Larunbat honetan
Juan Kruz Igerabiderekin eguberrietako ohiturak hizpide 'Amarauna'n
'Eguberria' liburuan eguberrietako ohitura, kantu eta istorioak bildu ditu idazleak eta Elena Odriozolaren ilustrazioekin jantzi.
-
Eguberriak
'Eguberria' liburuan eguberrietako ohitura, kantu eta istorioak bildu ditu idazleak eta Elena Odriozolaren ilustrazioekin jantzi. Batzuk bitxiak ere badira benetan. Horiek eta beste asko azaltzeko egingo du bisita 'Amarauna' saiora.
Dani Lasa Mugaritzeko sukaldariarekin Euskal Herrian dauden gabon otordu desberdinak aipatuko dituzte. Txirri Mirri eta Txiribiton gazte eta zaharrak bilduko dituzte, despedida aroan dira eta. Eta Gerontologiaren atalean, gure inguruan dauden irisgarritasun arazoei aurre egiteko zerbitzuak ematen dituztenekin mintzatuko dira,Matia Fundaziotik ENEKO GOIBURU izango da.