Amarauna
Goizeko irratsaioa
Mireia Epelde txirrindularia Osteguneko 'Amaraun'ean
A.E.
Euskadi Irratia
Aste Santuak esanahi asko ditu eta egunotako ospakizunek denetzat ez dute garrantzia bera izaten. Hortaz, saioan horren inguruko iritzien bila kalera aterako dira.
-
Mireia Epelde txirrindularia
Gutxik lortzen dute Italiako talde batean tokia izatea eta ondorioz txirrindularitza profesionala egitea. Mireia Epelde azpeitiarrak lortu du. 'Amaraun'ean kontatuko du guztia Ostegun Santuan.
Aste Santuko lehen egun ofizialean, galdera honekin abiatuko dute saioa: Zuretzat, zer da Aste Santua? Arantzazun, Nafarroako Nekazal Etxeetan, Balmasedan, Sagardo Etxean… bilduko dituzte erantzunak, eta baita entzuleen artean ere.
Iñaki Dorronsoro ataundarrak, bestalde, Inidian bizi izan den hiru urteko esperientzia laburtuko du. hamaiketatik aurrera.