Amarauna
Amarauna
Abortoaren lege, Familia Nekazarien urtea eta Erregeak mintzagai
Abortuaren lege proiektuaz hitz egingo dugu larunbatean, igandeak berriz, Familia Nekazarien urtea izango dugu hizpide eta Itziar Aretxaga astrofisikaria gonbidatuko dugu Errege Egunean.
Abortoaren lege proiektua dela eta, Sortuaren biziaren babeserako legeaz hitz egingo dugu koldo Martinez medikuaz, Jose Andres Etxebarria Pro Vida elkarteko kideaz ere hitz egingo dugu eta abortatzeko eskubidearen aldeko borrokan ari diren emakume taldeen izenean Teresa Maldonado izango dugu Amaraunean. Bestalde, Dani Lasa sukaldariarekin Gabonetako gozoak izango ditugu hizpide. Eta Donostiako Kutxa Kultur Hiri Txikia ekimena gertutik jarraitzeko asmoa ere badugu.
Igandean berriz, Familia Nekazarien urtea izango dugu hizpide. Laborantza Ganberako Mixel Berekohirigoinekin eta Rosa Arregi baserritarrarekin aztertuko dugu gaur egungo baserritarren egoera. Horretaz aparte, ekintzaileen solasaldia izango dugu igandean 11etan. Azken hilabeteetan euren enpresa sortu duten hainbat lagunekin mahai ingurua egiteko asmotan gabiltza.
Errege Egunean berriz, Astrofisikari baten bisita espero dugu. Mexikon, galaxien sorrera eta bilakaera ikertzen du Itziar Aretxagak. Euskal Herrira etorri da oporrak pasatzera eta berarekin ikusiko ditugu izarrak igande goizean. Guatemalan Unescoretzat lanean ari den Amaia Iturri ere Amaraunean izango dugu. Gizarte hezitzailea da eta kulturaren kudeaketan ari da orain. Gazteen artean artea eta musikaren bidez biolentziaren prebentziorako programa ere jarri du martxan. Eta horretaz aparte, Errege magoekin hitz egiteko negoziotan ari gara, ea lortzen dugun igandean hiru Errege Magoak Amaraunean izatea. Eta amaitzeko, asteartean hasiko diren merkealdien aurrean, aurtengo beherapenei buruzko gomendioak emango dizkigu Maite Eskarmendik.