Itxi

Amarauna

Amarauna

Arartekoa eta Ipar Euskal Herriko hauteskundeak, hizpide

Iñigo Lamarka izango dugu larunbatean Amaraunean eta igandea, hauteskundeetako 2 protagonista izango ditugu gurean: Jean Pierre Alozeko auzapeza eta Graxi Ezpeletakoa.

Larunbatean, Iñigo Lamarka Arartekoa izango dugu Amaraunean. Hiritarren kexuekin aurkeztu berri duen txostenaz eta bere bizitza pertsonalaz hitz egingo dugu berarekin.  Bestalde, elbarrien sexualitateaz jardunaldiak egingo dira Donostian eta eurekin hitz egiteko aukera izango dugu. Gastronomiaren atalean, irudiak eta janaria lotuko ditugu zineko adibideak hartuz eta saioaren amaieran, Dantzaz konapiniak eskolako haurrekin egiten duen esperientziaren barri jasoko dugu Tolosako Leidor Zineman.

Igandean, Ipar Euskal herriko hauteskundeak izango ditugu hizpide. Zuberoa, Nafarroa Behera eta Lapurdiko herri txikietako errealitateari begiratuko diote Alozeko auzapezaren eta Ezpeletakoaren eskutik. Bestalde, Gerra Zibila amaitu eta 75. urterurrenean, gerraren osteko pasarteak ekarriko ditugu gogora protagonistek ahotik. Arria aita-seme aizkolariak ere batuko dituzte 11etatik aurrera; Xabier eta Jose Inazio aurrez-aurre ipiniko dituzte. Blogarien taldea Maite Goñi, Gorka Julio eta Mikel Iturriak osatuko dute.