Amarauna
Amarauna
Suitzako eta Portugalgo ekonomia eta Osasuna hizpide asteburuan
Oskar Arantzabal ekonomilariarekin, Suitzan, gutxieneko soldata erabakitzeko egingo duten erreferendumaz, eta besteak beste, Portugalgo erreskateaz hitz egingo dugu larunbatean.
Suitzan, erreferendum eguna da larunbata, gutxieneko soldata zein izan behar den erabakiko dute; aztergai zaingo dugu Oskar Arantzabal ekonomilariarekin. Baina ez dira izango ekonomiari lotuta mintzagai izango ditugun gaiak, besteak beste Portugalen erreskate amaieraz ere hitz egingo baitugu Oskar Arantzabalekin.
Amets Arzallusen gogoeta ere jasoko dugu larunbatean, eta Izaskun Estonba psikologoarekin umeei hitz egiterakoan zergatik erabiltzen den ume-hizkuntza eta ez helduen hizkuntza aztertuko dugu.
Janariari ere bere lekua emango digu. Luis Irizar sukaldari ezagunari buruzko erreportajea emango dugu, eta larunbateko programa amaitzeko, kontzertu akustikoa izango dugu.
Igandean berriz, Osasunari indarra ematea izango dugu helburu. Horretarako gorritxoen partidak kontzten aritzen diren 2 lagunekin itz egingo dugu: Asier Legarda eta Juan Kruz Lakasta.
Horretaz aparte, kontuan izango dugu Museoen eguna dela eta hori dela eta Amaraunak 3 museotara bisita egingo du:Baionako Euskal Museora, Ormaiztegiko Zumalakarregira eta Gernikako Bake Museora. Blogarien atalean Ana Malagon, Haritz Rodriguez eta Noemi Rivera izango ditugu. Eta saioari amaiera emateko Sortzen Ikasbatuak Nafarroako Huarten egingo duen festara joango gara.