Amarauna
Amarauna
Mugaz gaindi lanean ari diren enpresak eta hauteskundeak, hizpide
Gero eta gehiago dira Iparraldean eta Hegoaldean lan egiten duten enpresak; larunbateko programan ezagutuko ditugu batzuk. Igandean berriz, Europako Hauteskundeetako bitxikierez arituko gara.
Larunbatean, 10etatik aurrera, mugaz gaindi lan egiten duten nepresak ezagutuko ditugu, gero eta gehiago baitira Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal herrian lan egiten duten enpresak. Bestalde, Lisboan jokatuko den Campions finalera ere joango gara 2 zaleren eskutik, zuria bata eta zuri-gorria bestea. Amets Arzallus ere izango dugu programan. Eta ezin ahaztu lehiaketa berria dugula martxan gure entzuleentzat: Praga eta Budapestera bideia. Dani Lasa sukaldariaren atalean Itsasoko Gereziak izango ditugu hizpide eta Eli Iruretak bulimiaz hitz egingo digu.
Igandean bestalde, Europako Hauteskunde egunaren bitxikeriekin hasiko dugu programa 10etan. Baina ezin ahaztu Cannesko zine jaialdia; palmaresa komentatuko dugu Begoña de Teso zine kritikariarekin. Zegama-Aizkorri mendi lasterketa ere hurbiletik jarraituko dugu. Baina horiek ez dira izango igandean landuko ditugun gai bakarrak. isabel Millet ipuin kontalari eta Euskal mitologikoa aditua ere gonbidatuko dugu igandeko programara eta bere eta besteen istorioak kontatuko dizkigu. Blogarien atalean, Benito Fitz, Josu Lezameta eta Joxe Rojas izango ditugu.