Amarauna
Amarauna
Mikel Laboa eta Ander Izagirre protagonista asteburuan
Marisol Bastidak abeslariaren gaineko liburua argitaratu berri du; abiapuntu izango dugu hitz eta kantuak aukeratzeko. Eta Izagirrek 'Txernobil txiki bat etxe bakoitzean' liburua aurkeztuko digu.
-
Mikel Laboa
Larunbatean, hamarretatik aurrera, Mikel laboa izango dugu gogoan. Marisol Bastida bere emazteak egindako liburua abiapuntu hartuta, aste honetako hitz eta kantuak Laboari lotuta joango dira 'Amarauna' saioan. Bestalde, Orgullo y satisfacción komikiaren egileetako bat izango du programan: Jabier Ganboa. Erregetzaz hitz egingo dugu harekin. Jai-giroan ere murginduko gara, Hirukidek Donostian egingo duen jaira joanda. Eta ezin larunbateko programa amaitu hamaiketako eder bat egin gabe. Horretarako, Dani Lasa Mugaritz jatetxeko sukaldariarekin antxoak eta atuna prestatu eta txakolinarekin lagunduko ditugu.
Igandean, berriz, Ander Izagirrek Txernobil txiki bat etxe bakoitzean liburua aurkeztuko digu. San Joan bezperan, Isabel Milletek euskal mitologiaz hitz egingo digu. Bestalde, Hodei Egiluzen aldeko Hodei Bila elkartekoekin hitz egingo dugu egin berri duten web orriaz, eta igandeko programa amaitzeko, herrietako kioskoez hitz egingo dugu herritarrekin: ipini, kendu, berritu, handitu, txikitu...