Itxi

Amarauna

Amarauna

Jon Plazaola 'Alla abajo'tik eta Zangotzako Nafarroa Oinez, hizpide

Urretxuko aktore-kazetariak Antena 3ra egin duen saltoaz hitz egingo digu larunbatean 10:00etan. Igandean, Nafarroa Oinezen joango dira eta Aitor Villanuevak bere ikerketaren berri emango du.

Larunbatean eta igandean 10:00etan zabalduko ditu Amaraunak bere sareak Euskadi Irratian. Aste honetan, Jon Plazaola Urretxuko aktore-kazetariarekin zabalduko dute programa. Antena 3ra saltoa egin du 'Alla abajo' telesailera eta esperientziaren berri emango du larunbatean 10:00etatik aurrera. Beste proiektu bat ere izango dute hizpide: psikosolidarioak proiektua. Trukeraren bidez psikologoarengana joateko aukera ematen duen proiektua. Antzerki egunean ere sartuko dira, eta hondartzan bainua hartu ondoren, Itziar Mendizabal dantzariarekin hitz egingo dute Bilbon egindako Euskal dantzarien galaz hitz egiteko.

Igandean, Zangotzan ospatuko den Nafarroa Oinezeko ateak zabalduko dituzte 10:00etan eta giroaren berri emango dute. Aitor Villanueva D ereduan ikasitako gurasoen inguruko ikerketa egin duenaz elkarrizketatuko dute ondoren; Suedian bizi da eta bertatik hitz egingo du. 11:00etatik aurrera, opera komentarioak egingo ditu Enrike Bertek eta Afrikara bidaia ere egingo dute. Maite Oiartzun Burundin bizi eta lan egiten duen misiolaria da eta herrialdearen berri emango du Amaraunean. Eta programarekin amaitzeko, sareko berriak astinduko dituzte Ana Malagon, Goio Telletxea eta Noemi Riverarekin.