Itxi

Amarauna

Amarauna

Imanol Lartzabal eta Behobia, Bartzelona eta Berlin hizpide asteburuan

Larunbatean eta igandean 10etatik 13etara zabalduko ditu ateak Amaraunak. Imanol Lartzabalen erakusketa bisitatuko dute larunbatean eta igandean Behobia, Bartzelona eta Berlin izango dituzte hizpide.

Larunbatean 'Amaraunean' Imanol Lartzabalen erakusketa bisitatuko du Andoni Mutiloak Arantxa Becerra Lartzabalen ilobaren eskutik. Baina kontuan zian 10:00etatik 13:00ak bitartean beste hainbat gai ere landuko dituztela. RGIaren garrantziaz hitz egingo dute Felix Arrieta irakaslearekin eta Oskar Arantzabal hizlariarekin. Eta Zientziaren asteko ekitaldiez ere hitz egingo dute Donostiatik eta Bilbotik. Bestalde, Lutxo Egiak Durangoko Azokako Ahotsenean izango denaren aurrerapen bat egingo du, Lander Garrok Mikel Laboaren biografia gomendioa egingo du eta Karmelo Ajuria frantziskotarrarekin Oliteko kontuaren itsieraz hitz egingo dute.

Igandean berriz, 50. Behobia-Donostiako abiapuntuan egongo da 'Amarauna'-eko unitate ibiltaria, eta gero korrikarien ondoan egingo du lasterketa; bitxikeriz eta zuzeneko berriz betetako konexioak eskainiko dituzte lasterketatik. Bestalde, Bartzelonarekin etengabeko harremanetan egongo dira goiz osoan 9N nola doan jakiteko, eta Berlini begira ere egongo dira harresia erori zela 25 urte pasatu direnean. Horretaz aparte, Rembrand-tu buruz hitz egingo dute Haizea Barcenillakin eta blogarien atalean Ana Malagon, Haritz Rodriguez eta Mikel Iturrirekin hizt egingo dute.