Amarauna
Amarauna
Eusko txanpona, lurpeko bizitza eta musika hizpide asteburuan
Larunbatean eta igandean 10:00etatik 13:00etara zabalduko ditu Amaraunak bere sareak Arantza Arza eta bere lantaldearen eskutik.
Larunbat honetan Amaraunean 2 urte bete dituen Eusko moneta elektronikoaz eta Zestoako Danbolinzulo leizean Antxieta Arkeologia taldeak egindako aurkikuntza izango dituzte hizpide 10:00etatik aurrera.
Eusko moneta elektronikoaz hitz egingo dute Xebac Cristyrekin, horrek ekarriko dituen aldaketaz aztertuko dituzte. Bestalde, Azpeitiako Antxieta Arkeologia taldea sakonago ezagutzeko aukera ere izango dute; estudioan bertan egongo dira taldeko kideak. Elurra eta eskiatzaileak ere programako protagonistak izango dira larunbat honetan, 11:00etatik aurrera euren argazkiak jasoko baituzte. Sukalderako tartea ere hartuko dute Dani Lasa Mugaritzeko sukaldariarekin eskutik, esezierik berezienak eramango ditu. Eta programa amaitzeko festa giroa izango dute Maskadaradarekin Zuberoan, Soka Dantzarekin Bizkaian eta Nafaroan Euskararen Basoarekin.
Igandean bestalde, Iñigo Ruiz de Gordejuela pianojole gasteiztarra izango da Amarauneko protagonista. Beka baten laguntzarekin Bostonera joan da munduko musika eskolarik prestigiotsuenetako batera eta Amalur taldea sortu du; esperientzia eta abenturak kontatu ditu Amaraunean.
Bestalde, Naiara Manzanaresekin hitz egingo dute; Sierra leonara doa ebolaren kontrako borrokan beste etapa bat egitera. Eta blogarien artean, Luistxo Fernandez, Gorka Julio eta Maite Goñi izango dituzte.