Amarauna
Amarauna
Saharako karabana eta Alvaro Arrizabalaga hizpide asteburuan
Larunbatean Euskal Herritik Saharara abiatuko den karabanaren ondoan ipini da Amarauna, eta igandean, Oskar sarietara bisita egingo du eta Alvaro Arrizabalaga arkeologoa elkarrizketatuko dute.
Larunbat honetan 10:00etatik 13:00etara, Amarauna Euskal herritik abiatuko den Saharako karabanaren ondoan ipiniko da eta kamioiek egingo duten bidearekin paralelo Saharako maratoia nola datorren kontatuko dute. Horretaz aparte, Iurretako osasun etxera bisita egingo dute. Haur jaio berrietatik 8 urte bitartekoentzat liburu CD jokoak errezetatzen ditu pediatrak. Esperientzia horren xehetasunak emango dituzte eta Leire Palaciosek 2 liburu gomendatuko ditu astebururako: 'Post it-bizitzak' eta 'After banksy'. Eta programa amaitzeko, modan ipintzen ari den sukaldaritzaz hitz egingo dute: asiatikoaz.
Igandean, Oskarren atarian, Alvaro Arrizabalaga arkeologo eta historialari elkarrizketatuko dute; Joxe Miel Barandiaran eta giza umeroaren azterketan dituen desadostasunak izango dituzte hizpide EHUko irakaslearekin.
Bestalde, Los Angelesen Oskar sariak banatuko dituztela eta, bertan bizi den kazetari baten laguntzarekin, Ander Egiluzekin, sarietara urreratuko da Amarauna. Blogarien taldean, Ana Malagon, Goio Telletxea eta Haritz Rodriguez izango dituzte.