Amarauna
Amarauna
Diagnostikatu gabeko gaitz arraroak eta Lilatoia hizpide asteburuan
Larunbatean, Elisa Alvarez izango dute 'Amaraunean'. 14 urterekin izan zituen lehen sintomak, eta orain, 28 urterekin, oraindik ez diote gaitza zehaztu. Igandean, hurbiletik jarraituko dute Lilatoia.
Larunbat honetan, 'Amaraunean' Gaixotasun Arraroen eguna izango dute hizpide. Elisa Alvarezek gaixotasun arraroa du, baina oraindik diagnostikatu gabe dago; bere kasua kontatuko du 'Amaraunean'. Testigantza horretaz aparte, Oskar Arantzabalekin ekonomiaren azkenaldiko gorabeherak jasoko dituzte: esportazioen garrantziaz, ekonomiaren goraldiaz… Nazioarteko 'Amaraunak' ere bere tartea izango du larunbatean; Paristik, Xabier Madariaga izango dute, eta Bogotatik, Arantxi Padilla. Eta programa amaitzeko, gastronomiaren atalean, odolkiez eta olioaz hitz egingo dute Dani Lasa eta Mikel Zeberiorekin.
Igandean, hurbiletik jarraituko dute Lilatoiaren 56. edizioa Donostiako Boulevardetik irten orduko. Bestalde, umorea jartzera etorriko da Danel Izagirre 'Amaraunera'. Berak egingo du Yanis Varoufakis Greziako ekomomia ministro berriaren bertsio euskalduna. Barrufakistain jaunaren biografia asmatua. Eta amaitzeko, blogarien sarea osatuko duen hirukoa Maite Goñik, Luistxo Fernandezek eta Gorka Juliok osatuko dute.