Amarauna
Amarauna
Haurrari bularra ematea eta Martxoaren 8a hizpide 'Amaraunean'
Umeari bularra edo biberoia emateak sortzen duen karga psikologikoaz hitz egingo dute larunbatean, eta gizonezkoz inguratuta lan egiten duten bi emakumerekin hitz egingo dute igandean.
'Bularra emateak dakarren lotura ona ote beti?' galdetuko dute larunbatean 'Amarauna' saioan. Gasteizen egingo diren jardunaldiak kontuan hartuta, bularra emateak amarengan sortzen duen loturaz, eta biberoia edo bularra aukeratu beharrak amarengan sortzen duen karga psikologikoaz ariko dira 10:30etik aurrera. Hori baino lehen, Gorka Bereziartuarekin eta Danele Sarriugarterekin hitz egngo dute.
11:00etatik aurrera, musika eta literatura izango dituzte ardatz. Batetik, Ainara Ortega jazz kantariak SCAT disko berria aurkeztuko du 'Amaraunean', eta Leire Palacios 2 liburu hartuta etorriko da: Post-it bizitzak eta After Bansky.
Saioaren amaieran, Nafarroako xabierraldien 75. urteurrena dela gogoratuko dute ibiltari bat eta jesuita bat lagun dituztela.
Igandean, emakumeen ahotsa nagusituko da 'Amaraunean'. Batetik, Pili Garcia eta Daniela Dominguezekin hitz egingo dute. Suhiltzaileak dira biak, eta gizonezkoz inguratuta lan egiten dute, orain arte nagusiki gizonezkoena izan den ofizioan.
Horrez gain, emakumeak landa-eremuan duen presentziaz hitz egingo dute Ezkioko Igartubeitin.
Halaber, Elgoibarren zabaldu duten emakume kirolarien erakusketa ere bisitatuko dute, eta esku-pilotan lehen txapeldun izan diren emakumeek ere ahotsa izango dute 'Amaraunean'.
Programa amaitzeko, blogariak gizonezkoak izango dituzte: Benito Fiz, Joxe Rojas eta Josu Lezameta.