Itxi

Amarauna

Amarauna

Mapa politikoa, udalekuak eta Errioxa sor-marka hizpide asteburuan

Larunbatean, ordu erdian behin, udalak nola osatzen ari diren jasoko dute 'Amaraunean', eta Arabako Errioxako ardoaren sor-markaz hitz egingo dute ardogile eta adituekin igandean 10:00etatik aurrera.

  • Amaraunaok

    Amaraunaok

Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 13:00etara zabalduko ditu 'Amarauna' saioak sareak Euskadi Irratiko mikrofonoetan. Arantxa Arzak zuzendutako lantaldeak larunbatean osatuko diren udaletako mapa politiko berrien gaineko informazioa jasoko du, tokian tokiko lankideen informazioari esker, eta zenbait alkate berrirekin ere hitz egingo dute. Horretaz aparte, Oskar Aranzabalen ekonomia irakasgaiak ere jasoko dituzte, eta Interneteko hizkuntzaren gaineko azalpena, Ibon Manterolaren eskutik. Bidaia ere egingo dute Munduko Arrozen Egunera, eta uda honetarako antolatu diren udaleku berezien berri ere emango dute. Andoni Egaña bertsolariaren zutabeak emango dio azkena larunbateko programari.

Igandean, Errioxako sor-markaz hitz egingo dute ardogile eta adituekin. Arabako ardogileek 'Errioxako ardoa' marka aldatzeko eskatu dute eta 'Arabako Errioxako ardoa' sor-markaren alde egin dute. Horretaz aparte, Gabirian egingo duten Eskola Txikien Eguna eta Araba Euskaraz festa jarraituko dituzte hurbil-hurbiletik. Haurren loditasunari buruzko azterketa ere izango dute hizpide, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista arduratu baita beste batzuen artean ikerketa egiteaz. Eta, amaitzeko, itsuentzat prestatutako erakusketa bat bisitatuko dute, itsu bat alboan dutela.