Amarauna
Amarauna
LGTB egunean Javier Muguruza eta igandean Grezia hizpide 'Amaraunean'
Homosexualek lanean jasaten dituzten jazarpenak izango dituzte hizpide larunbatean, eta Greziako bizilagunen laguntzarekin herrialdearen oraina eta etorkizunaz hitz egingo dute igandean.
Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 13:00etara zabalduko ditu 'Amarauna' saioak sareak Euskadi Irratiko mikrofonoetan. Arantxa Arzak zuzentzen duen lantaldeak homosexualek lanean jasaten dituzten jazarpenak izango ditu hizpide larunbatean, Gay eta Lesbianen Harrotasun egunaren bezperan. Horretarako, LABeko Urtzi Ostolaza eta Danele Sarriugarte idazle, feminismoaren defendatzaile eta kolaboratzailearekin hitz egingo dute.
Halaber, Javier Muguruzak 'Barnasans' disko berria aurkeztuko die 10:30etik aurrera, eta Rikardo Arregi kazetaritza sarietan ere egongo da 'Amarauna', sarituen izenak jaso orduko haien berri eman eta haien hitzak jasotzeko. Eta kirola eta etikaren gaia ere jorratuko dute 11:00etatik aurrera.
Igandean, Greziako bizilagunekin Mediterraneoko herrialdeari begira jarriko dira, herri horren orainaz eta etorkizunaz hitz egiteko. Bestalde, larunbatean ezagutuko dituzten Rikardo Arregi sarietako protagonisten hitzak jasoko dituzte. Txapela ere eguneko protagonistetako bat izango da Eskuz Banakako Pilota Txapelketaren finala jokatu eta txapela emango den egunean. Txapelak nazioarteko eguna behar duen galdetuko dute, eta txapelaren erabilera berriak aztertuko dituzte. Blogarien atalean, Maite Goñi eta Luistxo Fernandez izango dituzte.