Itxi

Amarauna

10:00etatik aurrera

Errefuxiatuen itzala eta Lorratzak, larunbateko 'Amarauna' saioan

Euskadi irratia

Gainera, Eñaut Gereñu Txileko ekonomiaz arituko da, Oskar Aranzabalekin batera. Eusko Ikaskuntzako Ainara De Miguel, berriz, argi zaharrak interpretatzen arituko da.

Larunbat honetan, Euskadi Irratiko 'Amarauna' errefuxiatuen itzalak eta Lorratzak musika taldeak josiko dute, besteak beste. Goizeko 10:00etatik 13:00era bitartean, Nagore Telleriaren gidaritzapean.

Eñaut Gereñu, Txiletik bueltan, bertako ekonomiaz eta bizitzaz aritzeko prest izango da, eta, berarekin, Oskar Arantzabal, Hego Ameriketako ekonomiaz aritzeko. Argazkiak interpretatzen aritzen da Ainara De Miguel, Eusko Ikaskuntzako kidea. Argazki zaharretan, gizonezko eta emakumezkoek zen paper betetzen zuten azalduko digu.

Amaitzeko, Andoaingo lau neska gaztek osatutako Lorratzak taldea izango dugu. Eurak izango dira 'Amarauna' itxiko dutenak, kontzertu akustikoa eginez.