Itxi

Amarauna

Larunbatean

'Amarauna', izar artean

Zinemaldian ikusiko ditugun Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga aktoreak eta Culinary Cinema jaialdian protagonista izango den Mugaritz jatetxeko Dani Lasa sukaldaria gonbidatu ditugu besteak beste.

Zinemaldi beteko asteburua izango da Euskadi irratiko 'Amarauna' saioan. Larunbat honetan, 10:00etatik aurrera, aktorez inguratuta ekingo diogu saioari: Barbara Goenaga eta Joseba Usabiagarekin. Biek hartu dute parte zuzendari berrien sailean eskainiko den Ben Sharrock eskoziarraren Pikadero filman.

Beste era bateko zinema, gastro-zinema, ere ikusi ahal izango dugu datozen egunetan Culinary Cinema jaialdian. Estreinatuko diren lanen artean, Pep Gatell-ek Mugaritz jatetxeaz egin duen dokumentala. Jatetxeko sukaldari Dani Lasak hitz egingo digu filmaz eta janariaren eta zinearen arteko uztarketaz.

Janaria erlijioarekin ere uztartzen da maiz, eta horren isla da, esaterako, ostegunean musulmanek ospatuko duten arkumearen jaia. Kontua da, Belgikan zalaparta eragin duela Valonia eta Flandriako arduradunek musulmanei egin dieten eskariak: arkumeak mekara begira jarri eta odol hustuta hil aurretik, konortea galaraz diezaietela. Neurriak haserrea eragin du zenbait musulmanen artean, koranaren kontrakoa omen baita. 'Bed & breakfast'aren tartean aztertuko dugu afera. Brusela eta Beijing lotzen dituen larunbatetako berriemaleen atalean.

Etxera itzuliz, Artxandako funikularra 100 urte betetzear dela, Gorka Otaegi lankidea bidali dugu bertara garraiobide bereziaren historia erakusten duten bisita gidatuetako batean parte-hartu eta bagoi gorrien funtzionamendua barrutik ezagutzera.

tik ezagutzera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinemaldia 2024