Amarauna
Larunbatean
Hutsa bikotearen kontzertua, 'Amarauna' saioan
eitb.eus
Gerra arkeologiaz, Lourdes Herrasti arkeologoarekin. Ondoren, Donostia 2016ren programazioaren egunkari argitaratu berria herritarrekin irakurri, eta Kursaaleko foodtrack topaketa bisitatuko ditugu.
-
Hutsa bikotera. Argazkia: Hutsa
Lourdes Herrasti antropologoa izango da 'Amarauna' saioko gonbidatua larunbateko elkarrizketaren tartean. Gerra zibileko gorpuzkinak lurpetik ateratzen orain hamabost urte hasi zen Aranzadi elkartean. Miguel de Cervantesen gorpuzkinak aztertzen egin duen lanaz, zein Mendebaldeko Saharako basamortuan fusilatu eta desagertarazitakoak aurkitzen egindako indusketez jardungo du, besteak beste, larunbatean goizeko 10:00etan.
Eguerdian berriz, Hutsa bikoteak kontzertua eskeiniko du. Maria Rivero eta Eriz Perez barakaldoarrek Amnesia diskoko kantuen aurrerapena eskainiko dute, gitarra soilez lagunduta. Diru bilketa egin dute diskoaren nahasketak ordaindu ahal izateko, eta lortu dute behar zuten dirua. Euren laugarren diskoa aurki argitaratuko dute.
Donostiako kaleetan ibiliko da Euskadi irratiko unitate ibiltaria. Donostia 2016ko programa dakarren egunkaria argitaratuko dute larunbatean, eta herritarrekin batera irakurriko dute.
Ondoren berriz, kamioiko jana eskainiko dute. Kursaaleko atarian kaleko postuen foodtruck azoka egingo dute. Saltxitxak, sushia zein ogitartekoak saltzen dituzten furgoneta ibiltarietara gerturatuko dira Dani Lasa, Mugaritzeko sukaldaria lagun dutela.
a lagun dutela.