Amarauna
Larunbatean
Juan Mari Torrealdai eta Grises taldearen berriena, 'Amarauna'n
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, Aitor Abaroa eta Leire Palacios zinema eta literaturaz mintzatuko zaizkigu.
Manuel Lekuona saria jaso berritan, Juan Mari Torrealdairekin luze eta zabal hitz egingo dugu saioari ekiteko. Amaitzeko, berriz, Zestoako Grises taldeak primizian aurkeztuko digu bere lanik berriena: Erlo.
Bestelako primizia Aitor Abaroak ekarriko diguna: Laister zine aretoetan izango dugun High Rise filma. Leire Palaciosek 30 urte bete berri dituen Bernardo Atxagaren Ziutateaz eleberriaren 30. urteurrenarekin lotuko du.
Bitartean, Donostiako Egia auzoan egin duten esperimentu baten berri ere emango dugu: “Egian euskaraz” ekimenaren baitan, hainbat lagunek bi hilabete pasa dituzte euskara hutsean biziz. Epe horretan bizitakoak partekatuko dituzte.
Nazioarteko berriemaileak, Arabako Bertso Kuadrila txapelketa edota emakume argazkilariak dira jorratuko ditugun beste gai batzuk.