Itxi

Amarauna

Igandean

Ipuin kontaketen fantasiaz beteko da igandeko 'Amarauna'

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Zarauzko suhiltzaileen parkeara sartu eta bertako sekretuak kontatuko dizkizuegu.

Ahoz aho ekimenaren harira, irrati bidez ipuinak kontatuko dizkigute Irati Goikoetxea, Itziar Sanz de Ojer eta Nagore Leonek. Ipuinak kontatzea hizkuntzak irakasteko modua ere izan daiteke. Guk ingelesa irakasteaz hitz egingo dugu 'Amarauna'ko estudioetara gerturatuko zaizkigun irakasleekin, Gasteizen egingo duten Tesol Spain kongresuaren harira.

Nolakoa da suhiltzaileen parke bat barrutik? Gorka Otaegi lankidea Zarauzkora hurbilduko da barruan dituen sekretuak kontatzeko. Supermerkatu batean ere izango da saltzen dizkiguten fruta edo barazki poltsen pisua ondo jarrita dagoen konprobatzen. Blogariek ere izango dute horren inguruko zeresana. Aste honetan, Maite Goñi, Luistxo Fernandez eta Gorka Julio.