Itxi

Amarauna

Larunbatean

Mazedonian atxilotua izan den Ane Irazabal, larunbateko 'Amarauna'n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Xanti Elizagoien kontrabandistarekin hitz egiteko aukera izango dugu 'Amarauna'n.

Mila errefuxiatu ingururekin, Greziako kanpalekutik ihesi, Mazedonian sartzeko bidea egin, han atxilotu eta itzularazi ondoren etorriko zaigu Ane Irazabal berriemaile arrasatearra, iheslariekin bizi izan dituenak kontatzera.

Kontrabandista baten hitzak ere entzungo ditugu: Xanti Elizagoien. Hainbat urtez aritu zen Bidasoa eskualdean mugaren alde batetik bestera pakete pisutsuak garraiatzen, askotan, gauez, abarkak jantzita eta 25 kilometroko ibilaldi arriskutsuak eginez. Larunbatean gida lanak egingo ditu Bidasoako kontrabandisten bideetan zehar.