Itxi

Amarauna

Igandean

Panamako paperek Islandian eragindako zurrunbiloa, 'Amarauna'n

Euskadi Irratia

EiTB

Honez gain, Donostiako Kontxara joango da bertako baranda alderik alde beteko duten 1.600 dantzarik eskainiko duten ballet ikuskizunaren berri emango dugu.

  • Panamako paperak

    Panamako paperak

Panamako paperen aferak Islandiako lehen ministroaren dimisioa eragin eta egun gutxira, herrialdearen egoeraz hitz egingo dugu Iñigo Lamarka eta Islandian bizi den Antonio Casado Filosofian doktorearekin.

Finlandiara ere joko dugu, bertatik gure hizkuntza ohiturak nola ikusi eta ikertzen dituzten ezagutzeko. Hanna Lantto finlandiarrak tesia egin du euskaldunok hitz egitean euskaratik gaztelerara etengabe jauzi egiteko dugun joeraz. Lan horrekin ateratako ondorioak kontatuko dizkigu.

Alos Quartet taldeak ekarriko digu asteburuko musika proposamena. Bilboko Loraldia jaialdian eskainiko duen kontzertuaren aurreko entseguetako batean izan baita Jon Artano lankidea.

Gorka Otaegi, berriz, Donostiako Kontxara joango da bertako baranda alderik alde beteko duten 1.600 dantzarik eskainiko duten ballet ikuskizunaren berri emateko.

Burua Altxako Balute atalean, berriz, Celia Cruz eta Chavela Vargas protagonista. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bi damen azalean jarri eta elkarri kantatuz jardungo dute.