Amarauna
DONOSTIA 2016
Xuban Intxausti eta Amets Arzallusek Zipreko muga esploratuko dute
Europa Transit proiektuak Mediterraneoko irlako ahozko kantu inprobisatua jasoko du dokumental batean
-
16:21 min
1974an Turkiak Zipreko iparraldea okupatu zuen eta geroztik bitan zatituta dago irla. Gatazka lehertu eta muga zearri zutenetik 40 urte baino gehiago pasa dira. Xuban Intxausti buru duen kazetari eta sortzaile taldeak bertakoekin hitz eginaz osatu nahi du Europa Transit ekimen kaleidoskopikorako pieza. Gerra edo gatazka gune (izan) diren Europako beste guneetan bezala sorkuntza izango dute erraminta bertakoengana gerturatzeko. Zubi lanak egiteko Amets Arzallus bertsolariren laguntza izango dute. Muga zer den ondo daki hendaiarrak eta Tsiattista, hango kantu inprobisatua, egutzeko gogoz iritsi da Paphos hirira Arzallus.