Amarauna
Amarauna
Donosti Cupeko finaletan izan gara!
16 urteko nesken finalean eta 18 urteko mutilenean izan gara. Etiopiako Wukro taldekoekin ere hitz egin dugu.
-
13:47 min
Uztailaren 9an amaitu zen Donosti Cup-en 25. edizioa. Guztira 25 herrialdeetako 532 taldek hartu dute parte txapelketan, eta 8.500 jokalari inguruk.
Jon Garate, finaleko partiduetan izan da Anoetan eta hango berri ekarri digu.
Xabier Azpiroz, txapelketako antolatzailearekin hitz egin dugu. Baita Etiopiako Wukro taldekoekin ere. Manu Ayerza Etiopia Utopiako kideak ere erantzun digu.
Irabazleen bizipenak ere bildu ditugu. Estatu Batuetako Houston Express taldeko 16 urteko neskak. Edota Madrilgo Provimad-eko 18 urteko mutilak.
Euskaldunak ere aurkitu ditugu Anoetan. 11-12 urteko Donostiako Intxaurdiko neskak. Hauek azpitxapeldunak izan dira beraien kategorian. Adin bereko Donostiako Kostkas taldeko mutilekin ere izan gara. Irabazleak izan dira hauek.