Amarauna
64 Donostia Zinemaldia
"Bi film Donostian erakusteak poza ematen du"
Mikel Rueda errealizadorea bi filmekin etorri da aurten Zinemaldira: Caminan eta New York. Quinta planta
-
28:07 min
Eztabaida batekin hasi dugu Amaraunean aurten Zinemaldiari eskainitako tartea. The Magnificent Seven filmari buruzko eztabaidarekin, hain zuzen ere. Arkaitz Basterra gure kolaboratzailea eta Gorka Otaegi lankidea ez datoz bat Ethan Hawke aktorearen azkeneko lanaren inguruan: bati gustatu zaio eta besteari ez John Sturgesen western mitikoaren remake hau. Eztabaidak eztabaida, Hawkek gaur arratsaldean jasoko du Donostia Saria.
Mikel Rueda errealizadore gaztearekin berba egiteko aukera ere izan dugu. A escondidas (2016) arrakastatsuaren zuzendariaren bi film erakutsiko dira aurtengo Zinemaldian. Batetik, Zabaltegin, lehiaketa barruan, Caminan laburra, Maribel Verdú eta Germán Alcaraz aktoreekin, azken hau, hain zuzen ere, A escondidas filmeko protagonistetako bat da, eta, bestetik, Agirre lehendakariari buruzko proiektuaren baitako New York. Quinta planta dokumental luzea, Zinemira sailean.