Amarauna
Miren Amurizaren doinua
Juan Gabrielen abestiaren bertsioa Manak egin zuen ezagun
Miren Amurizak irabazi du 531 punturekin, eta jarraian tarte handi samarrera ia 60 puntura Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Garikoitz Sarriugarte, Aissa Intxausti eta Mikel Retolaza
Mungian hasi da Bizkaiko bertsolari txapelketa… Miren Amurizak irabazi du 531 punturekin, eta, jarraian, tarte handi samarrera, ia 60 puntura, Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Garikoitz Sarriugarte, Aissa Intxausti eta Mikel Retolaza. Doinu berria ekarri du Miren Amurizak, berria edo, Manaren kantu ezagun baten doinua bertso moldera ekarria…
Kanporaketa hori irabazita, finalaurrekoetan kantatzeko txartela lortu du berriztarrak, eta oraingoz dakiguna da Larrabetzun kantatuko duela abenduaren 3an, Etxahun Lekuerekin eta oraindik erabakitzeke dauden beste laurekin batera.