Amarauna
Urriak 23
Errefuxiatuak mediterraneo itsasoan, igande honetan, 'Amarauna' saioan
EiTB
Karlos Zurutuza kazetariak Astral belaontzian bizitakoak kontatu dizkigu. Amaia Mintegi kazetariak Grezian ikusitakoa ere ekarriko digu.
-
Mediterraneoan erreskatatutako ontzi bat. Argazkia: EFE
Mediterraneo itsasoan bizi den tragedia ekarriko dugu igandeko 'Amarauna' saiora. Karlos Zurutuza kazetaria Astral belaontzian izan da 15 egunez. Luxuzko belaontzia errefuxiatuak erreskatatzeko itsasontzi bilakatu zuten, eta bertan bizitakoak kontatuko dizkigu.
Bestetik, Gasteiztarrak arraun the world argazkilari lehiaketan irabazle izandakoak izango ditugu. Lehiaketak oporraldietan ateratako argazkirik onenak saritzen ditu, gasteiztarren artean. Gure mikrofonoetan izango ditugunen artean, Amaia Mintegi kazetaria. Greziara joan zen autobusez, eta han ateratako argazkiak eta bizitakoak ekarriko ditu
UNED-Bergarak 40 urte bete dituela eta Iñaki Espartza zuzendariarekin egin dugu hitzordua, baita Jaione Isazelaia ikaslearekin ere.
Igandean ez dira faltako gure teknologian adituak: Urko Zurutuza eta Egoitz Gonzalez blogariak.
ariak.