Itxi

Amarauna

Larunbata

Irakeko egoera, Mikel Ayestaranek kontatuta, 'Amarauna' saioan

EiTB

Iraketik etorri berritan ariko zaigu kazetari gipuzkoarra. Sadam Hussein urkatzera zigortu zutela 10 urte betetzen direnean, gerrak utzitakoak eta Yihadisten indarra zertan den kontatuko digu.

Mosul, Estatu Islamikoaren gotorlekuan azkeneraino eusteko deia egin die ISISeko buruak yihadistei. Gero eta estuago hartzen ari dira irakeko ejertzitoa, armada kurduak eta herritarren miliziak. Mikel Ayestaranek kontatuko digu larunbateko 'Amarauna' saioan Mosulen aste hontan zer ikusi duen. Denboran atzera egin ahal izateko, Jagoba Manterola argazkilaria ere ariko zaigu harekin batera. Irakeko gerraren hastapenak bizi izan zituen hark.

Zientzia asteari ere egingo diogu kukua. Xabier Sukia lankidea Kursaalen izango da zientzia asterako antolatutako ekimenaren berri ematen.

Gurean oso ohikoak izaten dira kuadrila arteko afariak, eta Tolosan 50. afaria prestatzen ari dira 47an jaiotako kinto batzuk.  Afari guztietan prestatu zituztenak eta hitz egin zituztenak aktetan daude jasota eta akta horietako batzuk erakutsiko dizkigute.

New York eta Mexikon ditugun kolaboratzaileek hango albisteen berri emango digute. Asteburu honetan, noski, AEBetako hauteskunde kanpaina izango dugu ahotan, asteartean baitira hauteskundeak.

Larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 13:00era, NagoreTelleriak gidatzen du 'Amarauna' saioa.

saioa.