Amarauna
Espainiako itzulpen saria
Baraiazarra: "Ministroak deitu dit eta barkamena eskatu"
Lau urte eta erdi pasa ditu Santa Teresa Jesusenaren idazlanak euskarara itzultzen. Eta Espainiako Itzulpen Onenaren Sari nazionala eman, eta kendu ere egin diote 12 orduko tartean.
-
24:28 min
Luis Baraiazarrarekin hitz egin dugu 'Amarauna' saioan. Lau urte eta erdi pasa ditu Santa Teresa Jesusenaren idazlanak euskarara itzultzen. Metrika errespetatuz, eta errimak zainduz, gainera. Eta eman gabe, kendu egin diote Espainiako Itzulpen Onenaren Sari nazionala. Hamabi ordu ez dira pasa. Zuk jasoko duzu esatetik, barkatu ez dizugu, emango esatera pasatu. Hona adibide bat:
Neugan bizi gabe biziz
Hain nago goi biziminez
Hiltzen bainaiz hil ezinez
Ni neugandik at bizi naiz
Maite-sutan hil ondoren
Jainko bitan bizi bainaiz
Hark beretzat nahi izanik
Neure bihotza emanik
Jarri zuen idazpidez
Hiltzennago hil ezinez.
Saria kentzeko argudio nagusia: sari hori irabazteko derrigorrezkoa dela atzerriko hizkuntzatik, Espainian ofiziala den hizkuntzaren batera itzultzea. Eta Santa Teresaren lana gazteleraz idatzita dagoenez, Luis Baraiazarra saririk gabe geratu da.
gabe geratu da.