Amarauna
Abenduak 3
Durango beteko larunbata izango dugu 'Amarauna' saioan
G.U.
EiTB
Argizaiola saria jasoko duten zenbait inurri elkarrizketatuko ditu Nagore Telleriak. Gainera, Arantxa Arza lankideak Durangotik bertatik ekarriko dizkigu bertako ahotsak, giroa eta nobedadeak.
-
Durangoko Azoka. Argazkia: Amaia Artetxe
Inurriekin hitz eginez hasiko dugu larunbateko 'Amarauna'. Argizaiola sariak lan isiletan urteetan euren borondatez jardundako hainbeste lagun omendu nahi ditu. Aitortza hori gorpuztu egin behar, eta 6 lagunek jasoko dute.
Kepa Mendia Gasteizko optikoa da horietako bat. Madrilen euskara ikasi ondoren, bere lanean, merkataritzan, euskara bultzatzeko makina bat lan egindakoa.
Jose Ramon Zengotitabengoak ordezkatuko du diaspora. Gaztetan Chicagora joan zen emnpresa sortuta, hark bultza zuen Society for Basque Studies in America, Renoko euskal ikasketen zentroan ere jardun du.
Eta Pedro Migel Etxenikeri ere egingo diogu gorazarre, Nafarroaren urrezko domina larunbatean jasoko du eta.
Ondoren, zinemaren eta literaturaren tartean, Durangon aurkeztuko dituzten diskoen bideoklipez jardungo digu Aitor Abaroak.
Keu Agirretxeak Ahosenean aurkeztuko duen Nomadak eta kofrea diskoa erakutsiko digu, Ahotseneako Lutxo Egia arduradunak lagunduta.
Leire Palaciosek begiz jo dituenak zein diren kontatuko digu. Gatazka aukeratu du liburuen arteko lotura. Ibon Sarasolaren kaiera, eta abar luzea.
10:00etatik 13:00era, 'Amarauna'n kateatuta geldituko zara!
/p>