Amarauna
Igandea
Durangoko azoka, espeleologoak eta sagardo apurua, 'Amarauna' saioan
Azokan egingo den marrazkilari euskaldunen topaguneari egingo diogu kukua, baita teknologiari eskainitako Kabia guneari ere.
-
Duragoko azoka
Durangoko azokak hamaika gune ditu, eta haietako bi bisitatuko ditugu igandean 'Amarauna' saioan. Kabia gunean egongo gara teknologia berrien inguruan ikasteko eta marrazkilari euskaldunen topagunean zer egingo duten ere ezagutuko dugu.
Atlantikoaren bestaldean, Iban Zaldua Guadalajarako liburu azokan da, Mexikon; Etxepare institutuak eraman du gure literatura erakustera. Harekin eta Iñigo Bilbao Mexikoko gure berriemailearekin hitz egingo dugu Mexikoko azokaz. Han ere azoka garrantzitsua egiten baita.
Sagardo apurua egingo dute Donostian igandean. Barriketan ekarriko dute sagardoa Urumean behera, eta ondoren, astoek eta idiek garraiatuko dute Boulevardera, garai baten bezala.
Gainera, urriaren 8ko asteburuan Zestoako koba batean harrapatuta geratu zen Ramon Martija espeleologoa gonbidatu dugu gurera.
10:00etatik 13:00era, 'Amarauna'n kateatuta geldituko zara!