Itxi

Amarauna

Durangoko Azoka

6 inurrik jasoko dute Argizaiola saria

Kepa Mendiak, Justo Alberdik Jaime Albillos Arnaizek,  Patxika Erramuzpek , Carmen Belazak  eta diasporan euskal kulturaren alde lan egin duen Jose Ramon Zengotitabengoak jasoko dute Argizaiola saria.

  • 22:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Durangoko Azokak euskal kulturaren aldeko inurri-lana aitortu nahi izan die aurtengo Argizaiola saria jasoko dutenei. 'Amarauna' saioan, sei horietako hiruren ahotsak bildu ditugu.

Azken 25 urteetan idazleak, kazetariak, musikariak zein ikerlariak izan dira azokaren aitortza jaso dutenak. Aurten berriz, Argizaiola sariak mende laurdena bete duen honetan, isilean, inurrien gisan euskararen eta euskal kulturaren alde aritu direnak omenduko dituzte.

Kepa Mendia Landa arabarrak, Justo Alberdi Artetxe bizkaitarrak, Jaime Albillos Arnaiz gipuzkoarrak, Patxika Erramuzpe iparraldekoak, Karmen Belaza nafarrak eta diasporan euskal kulturaren alde lan egin duen Jose Ramon Zengotitabengoak jasoko dute Argizaiola saria iluntzeko 8etan Landakon.

'Amarauna' saioan Kepa Mendia izan dugu, Mendia optikakoa. Gasteizeko merkataritzan euskararen alde egindako lana aitortu nahi izan diote. Jose Ramon Zengotitabengoaren eta Patxika Erramuxperen hitzak ere jaso ditugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka