Amarauna
Abenduko zubia
'Urtaroko turismoa galtzen ari da'
Bisitariak gero eta gehiago etortzen dira urteko edozein sasoitan EAEra, Bilbao Ekintzako Nora Sarasolak eta Nekatureko Aitor Ibaibarriagak esan digutenez
-
Turismoa
22:43 min
Asteartea eta osteguna jai-egunak egokitu dira aste honetan EAEn. Abenduko zubia esaten diogun honetarako, aurten, turismo aldetik, ez zegoen aurreikusita kolpeko etorrerarik. Alegia, hoteletako eskariak partituta egongo zirela eta ez zela jende betekadarik ibiliko kaleetan. den asteburuan 10 gelatik 5 hartuak zeuden Donostiako hoteletan, esaterako. Asteburu honetan, berriz, 10etik 8 hartuta daude, eta pisu turistikoen erdiak ere beteak daude. Gaia hainbat aditurekin aztertu dugu 'Amarauna' saioan.
Euskadiko Turismoaren Behatokiak eta Eustatek egindako azken azterketaren arabera, aurten Gipuzkoak milioi bat bistari baino gehiago jasoko du. Bizkaian ere errekorra hautsiko dutela esan digu Nora Sarasola Bilbao Ekintzako arduradunak. Gero eta gehiago, gainera, urtaro berezietan baino, edozein asteburutan edo urteko sasoitan hurbitzen zaizkigula turistak gehitu du. Nekaturreko Aitor Ibaibarriagak ere joera hori berretsi du. Biekin jardun dugu turismoari begira.