Amarauna
Abenduak 31
Urte zaharra, 'Amarauna' saioan
L.B.
EiTB
Bilduma goiza izango dugu. Urteko musika bilduma egin, teknologia berriek utzitako berrikuntzak gogoratuko ditugu. Eta, noski, urte zaharrak han eta hemen nola ospatzen diren ere jakingo dugu.
-
Zuhaitz Gurrutxaga, Sara Gandara eta Mikel Pagadi
Zaharra jaso eta berriari ekin. Biak egingo ditugu 'Amarauna' saioan. Urteko bildumak izango ditugu nagusi larunbatean. Batetik, 'egi ostea' eta 'populismoak', urteko bi kontzeptuen jiran ariko zaizkigu Estitxu Garai eta Itziar Garcia komunikazio publikoan adituak. Andoni Mutiloak, berriz, 2016ko musika bilduma ekarriko digu; eta, Aitor Abaroak, datorren urtean hemen ikusiko ditugun pelikulak.
Beste kolaboratzaile batek, Leire Palaciosek bi despedida ekarriko ditu. The Balde aldizkariaren 15 urteko ibilbidearen amaiera eta Bide Ertzeanek, 18 urtekoa. Orain lozorroa hasiko dute. Jon eskisabelek Zutaz kantatzeko liburuan kontatu du eta huraxe aukeratu digu gabon zaharretarako.
Eta festa pixkat ere bai. Jon Artano Gabonak pasatzera etorrita dago kolonbiatik. Hango ibilerak eta Kuban Fidel Castro hil ostean ikusitakoak kontatuko dizkigu.
ETBn 'Herri Txiki'koek esango diote agur urteari, eta Pagadi eta Zuhaitzekin batera Sara Gandara ere izango da gurean. Astigarragan eta Beran urte zaharra nola ospatzen duten ere jakingo dugu.
Eta tekno-errepasoa egingo digute sarelariek: Maite Goñi, Gorka Julio eta Luistxo Fernandezek.
Larunbatean, 10:00etatik 13:00era, 'Amarauna'n kateatuta geldituko zara.