Amarauna
Igandean
Tesla auto elektriko autonomoa probatuko dugu 'Amarauna' saioan
Asteburuan Durangon egingo duten Berdeago azokan erakutsiko dute; 'Amarauna'k kotxea probatzeko aukera izango du. Goya sariak banatu eta biharamunean, sarituen berri ere jasoko dugu.
-
Tesla Model 3
Tesla auto elektriko autonomoa probatzera joatekoak gara, igandean, 'Amarauna' saioan. Asteburuan, Durangon, Landakon, Berdeago azoka egingo dute. Igandera arte, Berdeago energy, eta, datorren asteburuan, Berdeago nature. Arantxa Arza joango da Teslakoengana. Ordua hartu du autoan ibiltzeko.
Ilon Marken konpainia da Tesla, Interneten ordainketak seguru egiteko Paypal sistema garatu zuen gizonarena. Beste hamaika proiektu ditu esku artean. Patxi Huartek ekarriko dizkigu. Hyperloopa da horietako ba, ziztu bizian dabilen trena. Kapsula moduko batzuetan garraiatuko luke jendea, 1.200 kilometroko abiaduran, eguzki indarrez kargatuta. Proiektua garatzen ari dira Austria, Txekiar Errepublika eta Eslovakia lotzeko.
Nazioarteko tartean, klima aldaketari aurre egiteko borrokaz jardungo dugu Iñigo Lamarkarekin. Donald Trumpek petrolioaren aldeko neurriak hartu ditu agintera iritsi orduko. Horren esanetan, "klima aldaketa" kontzeptua Txinak asmatu zuen, Estatu Batuak hain lehiakorrak ez izateko. Beijingen egingo diogu galdera Olatz Urkiari gaiaz. Parisko akordioak zertan diren kontatuko digu Iñigo Lamarkak.