Itxi

Amarauna

Aralarko Oiduiko borda

Ertzaintza ikertzen ari dira Oiduiko borda nahita erre ote duten

Atzo erabat kixkalita topatu zuten zaldibitar eta ingurukoentzat hain kuttuna den borda. Gaur auzolanean zutik geratu diren paretak babestera joan dira 40 bat lagun. Borda berreraiki nahi dute.

  • Aralarreko borda

    5:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aralarren Oiduiko txabola erreta agertu zen atzo. 2 mendizalek deskubritu zuten sua. Hura ikusi eta berehala, SOS deiakera deitu, eta sua itzaltzeaz batera, ikerketari ekin dio Ertzaintzak. Gaur bertan ikerketaren emaitzak jakitea aurreikusi dute. 'Amarauna' saioan, aztertu dugu gaia.

Oidui Aralarko parke naturalean dagoen borda da. Mendizaleentzako babesleku izateko sortua. Zaldibiako Gailurrerantz mendi taldea arduratzen da, gaur egun, txabola hori zaintzeaz, eta elkarte horrek erabiltzen zuen arren, edozein mendizalek har zezakeen babesa bertan.

Aralar Bizirik plataformak eta Landarlan Ingurumen elkarteak gertatutakoa gitzetsi dute. Adierazi dute suhiltzaileek aipatutakoaren arabera, sua ez zen hasi ekonomika edo subaxnua dagoen gela batea, atzeko egonlekuan baizik, eta hortik hedatu dela. Horregatik ondorioztatu dute sutea norbaitik piztu duela. Ertzaintzak argitu beharko du, hala ere.

Gaur auzolanean joan dira 40 bat lagun zutik geratu diren hormak babestera. Erabiltzaileek argi dute: Oiduiko borka berriro ere altxako dute.