Amarauna
Trabajadoreak Aritxulegin
Lesakatik Oiartzunera 'trabajadoreen' errepidetik autoz eta tobera joz
Trabajadoreak Frankismo garaian preso hartutako soldadu errepublikarrak ziren eta beraiek egin zuten Oiartzun eta Lesaka lotzen dituen errepidea. Tobera musika tresna meategi giroan sortutakoa da.
-
23:31 min
Aurten, Nafarroa Oinez Lesakan izango da urriaren 15ean, eta Lesakako Tantirumairu ikastolak bi ekitaldirekin emango dio hasiera urrira arteko lasterketari: Batetik, tobera tailerra, Soinuenea fundazioaren eskutik, Arditurrin; meategi giroan sortutako musika tresna da tobera. Bestetik, bertso trama Arritxuloko aterpean. Tramaren hari nagusia: Frankismoan, herriko errepidea eraikitzera behartutako trabajadoreei buruzkoa. Bertsotan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eneko Fernandez.
Xabier Sukia kotxez igo da Lesakatik, Agiña mendiraino, Arritxuloko ateperaino. Hori da Lesaka eta Oiartzun lotzen dituen errepidea, trabajadoreek egin zutena. Bidaia hori egiten ari den bitartean, kotxetik sartu irtenak eginez, ahots gehiago ere entzungo dira: Gaizka Sarasola, Miren Rubio, Dionisio Mujika, Pedro Lantz eta Estitxu Arozena.