Amarauna
Larunbatean
Elgoibartik Martera eta Intxaurrondotik Greziara, 'Amarauna'
Elgoibarko A.V.S enpresa NASArentzat egiten ari den lana kontatuko digu Arkaitz Larman ingeniariak. Bestalde, Chiosen, Zaporeakeko jangelan emango dute azken bazkaria baina proiektu berriak dituzte.
-
Zaporeak chios
Urtebete egin du martxan Zaporeak ekimenak, Intxaurrondoko gastronomia taldeak abiatutako proiektuak. 500 mila otordu eman dituzte. Orain, errefuxiatu gutxiago daude Chiosen. Greziako gobernuaren asmoa, Soudako kanpelakua itxi eta 18 kilometrora, beste bat zabaltzea, mendi aldean. Zaporeakek ikuspegia zabaldu nahi du, eta elikagaiak Grezia osora zabaltzeko ekinahaletan hasiko dira. Zaporeaken sukaldean, Chiosen, da Gure Lopez de Arbina eta harekin hitz egingo dugu 'Amarauna' saioan larunbat goizean. Ane Irazabal lankidea ere hara joana da, harekin ere jardungo dugu.
Sormenaren bidez kontzientziatzeko lanean ari direnekin ere egingo ditugu bi hitz. Unesko etxeak 'Minutu bat errefuxiatuen alde' bideo lehiaketa jarri du martxan. 60 lan jaso dituzte: Peru, Kolonbia, Brasil eta Espainiako toki askotakoak ere bai. Unesco Etxekoekin eta saridunekin hitz egingo dugu.
NASArentzako lanean ari den enpresa bat ezagutuko dugu. Elgoibarko A.V.S Martera 2020an bidaliko dute Roberra, Curiosityaren anaia, ibilgailu zientzifikoa laginak hartzeko. Haiek begi eta belarriak dietzen diete, ingurugitoari buruako datuak jasotzeko kamerak, temperatura, hezetasuna. Ba, Elgoibarko AVSn ari dira begi eta belarri horientzat haizea neurtzeko sensoreak garatzen. Gainera, superkam deitutako kamerarentzat kalibrazio txartela ere ari dira garatzen. Eskuartean dutena kontatzera etorriko zaigu Arkaitz Larman ingeniaria.