Amarauna
Martxoak 5
60 urtetik gorako emakumeak ahalduntzen, igandean, 'Amarauna' saioan
Leitzan 60 urte beteak dituzten emakumeekin egin duten tailerra ezagutuko dugu. Gainera, Donostian igandean egingo den Lilatoian ere izango gara.
Donostiako Lilatoian parte hartzen duten famili bereko hiru belaundaldietako emakumerekin izango gara 'Amarauna' saioan. Amamak 66 urte ditu. Beste 5 mila emakumerekin batera egingo dute korrika igande goizean. Gainera, Zornotzan, Emakumeen Master Cupa da jokoan. Iñaki Elortzak egingo digu kontakizuna Zornotzan.
Leitzan, berriz, 60 urtetik gorako emakumeak ere ahalduntzeko saiakera egin dezaketela ikusiko dugu igandean. Leitzan egin dituzte tankera horretako tailerrak. Leitzako emakumerik helduenei gonbitea egin diete, 60 urtetik gora izanda, ahalduntze tailer batean parte hartzeko. Marimi Odriozolak hartu du parte, 66 urte ditu eta alarguna. Beti egin izan du etxetik kanpo lan, baina gauzak ez ziren berdin orain eta bere gazte denboran
Marimirekin batera, beste 9 emakumek parte hartu dute tailer hauetan. Euren bizitzan emakume izateak nola baldintzatu dituzten aztertu dute. Zaintza asko, etxetik lan egitea zeinen zaila zen, zeinen zaila baita galtzak janzten hastea ere; eta oraindik ere batzuetan, tabernara bakarrik sartzeak ematen dien erreparoa. Horrelako gaiak izan dituzte hizketarako gai, Arantxa Arzarekin egingo duten solasaldian.
en solasaldian.