Amarauna
Larunbatean
Testigantza 'Amarauna' saioan: erditze unera arte, esku burdinekin
Sara Majarenas bezala emakume asko bizi dira kartzelan haien semea-alabekin. Kristina Gete Valentziako kartzelan egon zen semeak 3 urte bete zituen arte. Bere testigantza jasoko dugu larunbatean.
"Erditzeko momentura arte ez zizkidaten esku burdinak kendu". Testigantza ematen izango dugu Kristina Gete, larunbat honetako 'Amarauna' saioan.
Izan ere, Sara Majarenas bezala emakume asko bizi dira kartzelan haien semea-alabekin. Gete halaxe egon zen Valentziako kartzelan semeak 3 urte bete zituen arte. Amaraunean bere testigantza jasoko dugu.
Musika eta literatura kontuak ere izango ditugu larunbateko saioan. Arantxa Iturbek liburua aurkeztu du: Koadernoa zuri. Agurtzane intxaurragak eta biek antzerkirako idatzi zuten, eta, orain, Arantxak desegin, berregin, eta berridatzi egin du irakurtzeko. Joste lan hori nola egin duen azalduko digu.
Opera kontuak ere bai 'Elixir D'Amor' opera komikoa prestatzen ari dira Gasteizen, martxoaren 17an eta 18an Printzipalen emateko. Entseguan izan da Arantxa Arza, eta hantxe hitz egin du, kantariekin: Miren Urbieta eta Mikel Zabalarekin, Iker Santxez musika zuzendariarekin, eta erakutsiko digu nolakoak izaten diren goi mailako opera bat prestatzeko lanak.
10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.
zara.